domingo, 4 de diciembre de 2011

Abestiak:

Gatibu:

ALKONDARIE:


UREPEL:





BERRI TXARRAK:

BUELTATZEN:


IKUSI ARTE:






BETAGARRI:

LA CHICA DEL BATZOKI



SWEET MARY





KEN ZAZPI:

ILARGIA



ZENBAT MIN:

KEN ZAZPI

Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN ZAZPI izenburupean.
2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.
Jon Mikel Arronategik eta Eñaut Elorrietak sortu zuten Ken Zazpi, 1996ko udazkenean, Gernikan (Bizkaia). Biak herriko beste bi talde ezagunetan aritzen ziren orduan, Exkixun eta Lugarrin, hurrenez hurren. Gor disketxearen Aurtengo gorakada bildumaren lehen aleak eman zuen Ken Zazpiren berri 1997an, "Bi eta bat" abestiaren bidez. Baina 2000. urtera arte ez zioten taldeari behar bezalako arreta eskaini. Orduan gainontzeko taldekideak batu ziren -Igor Artzanegi (baxua), Beñat Serna (gitarra), Iñaki Zabaleta (teklatuak) eta Jon Fresko (bateria)- eta lehenengo maketa grabatu zuten Muxikan (Bizkaia), Iñaki Uoho Platero y Tú taldeko gitarristaren estudioan eta Jose Alberto Batizen (Akelarre, Tapia eta Leturia Band, Fito y los Fitipaldis...) laguntzarekin.
Estraineko lana 2001ean kaleratu zuten, Atzo da bihar (Gor), eta arrakasta itzela izan zen. Guztira 20.000 ale baino gehiago saldu ziren, eta taldea Euskal Herrian oso ezaguna egin zen. "Zenbat min" abestiak ate asko ireki zizkion, baita Lugarri taldearen "Ezer ez da betiko" abestiaren birmoldaketak ere. Gainera, beste bi bertsio dakartza diskoak, Pennywise ("Larrun") eta Muse ("Irri bat") taldeenak. Bi urte eman zuten lan hau zuzenean aurkezten eta 2003ko apirilean Bidean(Gor) argitaratu zuten. Aurrekoa baino soinu gogorragoa du, rockzaleagoa, baina Ken Zazpiren musikaren esentzia den melodia albo batera utzi gabe. Esan daiteke aurrerapausoa izan zela bigarren diskoa, taldea bere potentzialean sinesten hasi zen eta kontzertu asko eskaini zituen, "nahi adina", taldekideen hitzetan. Gor diskoetxearen arabera, disko honetatik 18.000 ale saldu ziren.
2005ean zuzeneko disko akustiko bat grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan, publikoaren hurbiltasuna sentituz. Gelditu denbora (Gor, 2005) diskoak Ken Zazpiren soinua moldatzeko balio izan zuen, eta beste mota bateko apainketak lantzeko: "Guretzako erronka berri bat izan da. Aurreko bi diskoekin nolabaiteko soinu propioa finkatu genuen eta akustiko izate honek erosotasuna aparte utzi eta motibazioa berpiztu digu zentzu guztietan. Beste tinbre batzuk bilatu ditugu, perkusioarekin, mandolinarekin... Agian, aurreko diskoko "Ilargia" eta "Haizea" kantuekin esploratu genuen bide hori azken muturreraino eraman dugu" (1). Disko honi esker Herrialde Katalanetan oso ezagunak egin ziren, eta hori dela eta, bi kantu katalaneraz grabatu zituen Eñaut Elorrietak, "La lluna" ("Ilargia") eta "Poema dels oprimits" ("Zapalduen olerkia"), hango merkaturako espreski egindako berrargitalpen batean. Disko honek marka guztiak apurtu zituen Euskal Herrian eta agertoki berrietara heldu zen taldea, ohikoak zituen herrietako plaza eta aretoetan aritzeaz gain Arriaga, Gayarre eta Principal antzokietan eta Kursaalen jo baitzuen.
Disko honen biraren barruan, 2006. urtean Catalunya-Euskadi futbol partidako atsedenaldian aritu ziren, 70.000 pertsonaren aurrean, Bartzelonako Nou Camp zelaian. Gainera, besteak beste, Amaral, Sidonie eta Bunbury bezalako artistekin Sopa de Cabra talde katalanaren omenezko diskoan parte hartu zuten, "Instant del temps" abestia moldatuz.
2007an, eta diskoetxez aldatu ostean -Gor utzi eta Oihukarekin sinatu zuten-, bueltan etorri zen Ken Zazpi, Argiak deituriko lanarekin. Rafa Sardina ekoizlearen gidaritzapean grabatu zuten Los Angelesen (AEB), eta beraien aburuz, brit-pop, power-pop eta rockaren ukituak ditu. "Gustuko dugu kanpoko musika entzutea eta, dudarik gabe, hemengoa ere bai. Bai kanpoko zein bertako eraginak izatea osasungarria da, beti ere eragin horrek jaten ez zaituen bitartean. Zure nortasuna eta izatea indartzeko balio dute, baina, dudarik gabe, berezko zerbait izan behar da". Ekoizpen aldetik ez du aurrekoen antzekotasun handirik, askoz landuago da eta euskal talde gutxik lortu ahal duten soinua du. Argi gama ezberdinez beteriko diskoa da, Ken Zazpiren pertsonalitate anitzean sakontzen duena.
Disko hau Durangoko Plateruena Kafe Antzokian aurkeztu zuten lehen aldiz zuzenean, Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatzen ari zen egunetan hain zuzen ere. Gero, Euskal Herrian zehar jarraitu zuten bira, berriz ere Arriaga antzokian eta Kursaal auditorioan joz, besteak beste. Bira Donostiako Viktoria Eugenia antzokian amaitu zuten 2009ko urtarrilaren 3an, eta kontzertu hura grabatu egin zuten KenZazpi Urte Zuzenean diskoan argitaratzeko. Horrekin batera, taldearen ibilbidea irudiz jasotzen duen dokumentala osatu zuten DVDan argitara emateko. Lana plazaratzeko autoekoizpenera jo zuen Ken Zazpik, Argiak Diskak zigilua sortu baitzuen.

Diskografia

  • Atzo da bihar (Gor Discos, 2001)
  • Bidean (Gor Discos, 2003)
  • Gelditu denbora (akustikoa, Gor Discos, 2005)
  • Argiak (Oihuka, 2007)
  • Zazpi urte zuzenean (Zuzenean, 2009)
  • Ortzemugak begietan (Elkar argiak, 2010)


BETAGARRI

Betagarri Gasteizko musika taldea da, 1992an sortutakoa. Hala ere, 1997ko otsailean grabatu zuten haien lehenengo diskoa, Betagarri, Mil A Gritos Records diskoetxearekin.

Gasteizko zortzikoteak erakutsi du badagoela ska-rockarentzat lekua bai Euskal Herrian eta bai gure mugetatik kanpo ere. Ez hori bakarrik: dagoeneko zortzi disko ditu kalean, eta herri zapalduen alde eta gehiegikerien kontrako hitz zuzenak helarazita, gai da plazetan jendea dantzan jartzeko. Hizkuntza eta doinuen mestizajea aldarrikatzen du Betagarrik.

Araban eta Nafarroan, ikatza egiteko aitzinean erabiltzen ziren egur betak dira betagarriak. Eta, taldekideen esanetan, "kaña eman" ere esan nahi du. Horrekin lotuta, taldearen leloetako bat da "dantzan ere iraultza egitea". Hala, 1993an Miguel Angel Sanz (bateria), Pablo Rodriguez (baxua), Aitor Ruiz de Arbulo (gitarra), Gonzalo Zaldibar (gitarra), Iñaki Ortiz de Villalba (ahotsa), David Gabiña (saxofoia), Mikel Sanz (tronboia) eta Unai Lobo (tronpeta) Gasteizko La Nave Pirata entsegu lokalean L izeneko maketa prestatzen hasi ziren. Maketa horren 1.500 ale saldu zituzten gaztetxe eta tabernetan. Gerora, CDan berrargitaratu zuten. Bi urte eman zituzten kontzertuak egiten, eta 1997an Betagarri (Mil A Gritos) kaleratu zuten Soziedad Alkoholika taldeko kideek berriki sortutako diskoetxean. Euskaraz, galegoz, ingelesez eta italieraz abestuz mestizajea aldarrikatu eta ska, rock, rap, reggae, patxanga eta rantxerak nahastu zituzten. Korroskada eta Bizkar Hezurra taldeetan ibilitako Benjamin Villabella Triku izan zuten ekoizle, eta ordutik bederatzigarren taldekide bilakatu zen. Lan horri jarraitu zion Arren erro zaharra-k (Mil A Gritos, 1998), Eddy Rodriguez Quilley marrazkilariaren manga komiki batek ilustraturiko diskoa. Euskarazko kantuez gain, frantsesezko eta gaztelaniazko bina abesti grabatu zituzten. Horietako bat, Marcos komandanteorde zapatistaren hitzetan oinarritutako "El periodiquerito". Ohiko rock-ska aberatsari hip hopa eta ahots distortsionatuak erantsi zizkioten, eta Maixa Lizarribar, Ixiar Oreja eta Luis Caminoren kolaborazioak izan zituzten, besteak beste. Disko horretako bateriak Hasier Oleagak grabatu zituen, eta urtebetez aritu zen taldearekin.
Diskoetxez aldaturik, 80/00 (Esan Ozenki, 1999) lanarekin arrakasta itzela lortu zuten. 80ko hamarkadako hogei euskal talderen kantuen bertsioez osatutako lanak 15.000 aletik gora saldu zituen. Ordurako, Euskal Herritik kanpo, Katalunian ere, oso harrera beroa jasotzen zuten. Hasier Oleagak taldea utzi eta Iker Uriartek hartu zituen makilak. Jarraian, Freaky festa (Esan Ozenki, 2000) kaleratu zuten. Bertsioak egitearekin asko ikasi zutela aitortu, eta oinarri erritmikoa sendotu egin zuten, eta rockari protagonismo handiagoa eman zioten. Horren ostean, Remix (Metak, 2001) lanean, aurreko diskoko bost kantu aukeratu eta ska, dance, funk eta dub ukitua eman zieten; gainera, artean argitaratu gabe zeuden bi kantu jaso zituzten: "Herriak du hitza" eta "Iraultzeko prest 01" Ikasle Abertzaleak gazte erakundearen 10. urteurreneko kantua. Esportatzeko modukoak ziren taldearen mezua, jarrera eta musika. Horregatik, atzerrian egiten zituzten kontzertuak biderkatzen joan ziren: Alemania eta Suitzara urtero joaten hasi ziren, esaterako.
Horren premian zeudelako, hurrengo lana Arnasa hartu (Metak, 2002) izan zen. Gitarrak eta aldarrikapen testuak areagotu egin zituzten, eta emaitza indartsuagoa eta rockeroagoa bilakatuz, ska eta reggaetik apur bat aldendu ziren. Luis Llachen "L´estaca" grabatu zuten, jatorrizko hizkuntzan. "Hasieran euskaraz egin genuen Gorka Knorren "Agure zaharra" AEKantuz bildumarako, baina Katalunian behartu gintuzten katalanez egitera" (1). Katalunian zuten eta duten harrera itzelaren erakusle, Zuzenena (Metak, 2004) grabatu zuten Gironako Salt herriko La Mirona aretoan. Zuzeneko diskoarekin batera taldearen gaineko dokumental bat kaleratu zuten DVD formatuan. Horren aurretik, Gonzalo Zaldibarrek taldea utzi eta Aitor Agirrek hartu zuen gitarra. Europa ia alderik alde zeharkatzeaz gain, AEBetara eta Japoniara ere jo zuten, eta 2005ean Alemania, Austria eta Herbehereetarako Basque Fire bilduma argitaratu zuen Alemaniako Jaro diskoetxeak, gasteiztarren ibilbidearen laburpena.

Metaken desagertzearen ondorioz, Oihuka diskoetxera salto egin zuten, Hamaika gara kaleratzeko (2006). Disko hori egin aurretik, Josu Izagirrek Pablo Rodriguez ordezkatu zuen baxuan. Ska doinuez gain, rocka, funka, punka eta popa batu zituzten. Eta euskaraz gain, katalanez bi kantu eta gaztelaniazko bat grabatu zituzten. 2007ko erdialdean, Aitor Ruiz de Arbulok taldea utzi zuen, eta gainontzekoek erabaki zuten gitarra bakarrekin jarraitzea, ordezkorik gabe. Urte horretan, gainera, Hego Amerikan bira egin zuten.
2009an Korrika 16-ren kantua, "Ongi etorri lagun!", egin zuen Betagarrik, Jon Maia bertsolariak sortutako hitzak musikatuz, eta urte berean Bizitzari txistuka argitaratu zuen (Elkar). Dantza egiteko baino gehiago, kantatzeko diskoa dela azaldu du taldeak.

Diskografia

  • Maketa (1994)
  • Betagarri (1997)
  • Arren Erro Zaharra (1999)
  • 80/00 (2000)
  • Freaky Festa (2000)
  • Remix (2001)
  • Arnasa Hartu (2002)
  • Zuzenena (2004)
  • Hamaika Gara (2006)
  • Bizitzari txistuka (2009ko urriaren 29an, Elkar)


BERRI TXARRAK

Berri Txarrak 1994an Lekunberrin (Nafarroa) sortutako rock taldea da. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen hasiera batean, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.
Gor diskoetxearen arabera, rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea zein metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai dira Berri Txarrak, hardcorearen amorrua eta atitudea zein punk-rockaren energiara hurbilduz nahi ahala. Gainera, mezua zaintzen duen taldea da, inkonformista eta kritikoa eta ukitu poetikoz zipriztindua. Nazioarte mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuenetakoa da, birak Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, AEBetan, Mexikon eta Nikaraguan besteak beste egin baitituzte.
Berri Txarrak izeneko lehenengo diskoak (1997) Su ta Garren ildoko kanta on sorta bat utzi zuen. Baina 1999an etorriko zen lehenbiziko ezustea, Ikasten diskoa kaleratzearekin batera. Lan hau berritzailea izan zen euskal rock gogorraren panoraman, eta gerora etorriko zen etorkizun oparoa aurreikus zitekeen.
2001eko abuztuan bukatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazok ekoiztutako euren hirugarren diska, Eskuak / Ukabilak. Bertan daude taldearen klasikoetako batzuk 'Oihu', 'Stereo' edota 'Biziraun' (urteko kanturik onenari Gaztea Saria lortu zuena).
Laugarren diskoa 2003ko urrian kaleratu zen, Libre (c) izenburupean. Osotara hamaika kantu berri, hardcorea, metala eta emo estiloa batuz. "Denak ez du balio" kantuan Rise Against taldeko Tim abeslariak kolaboratu du. Disko honek harrera ezin hobea izan zuen kritika eta publikoaren aldetik (Rock Sound aldizkariak 2003ko Espainiako diskorik onena bezala izendatu zuen).
Jaio.Musika.Hil bosgarren albuma hirukote moduan kaleratu zuten, Karlos Osinagak grabatu eta Ed Roserekin (The Get Up Kids, Coalesce, Kurt Cobain, Motion City Soundtrack...) elkarlanean ekoitzi eta nahastua. Kritikak beste behin lan berria txalotu zuen. Mondosonoro aldizkariak 2005eko Espainiako hardcore diskorik onena izendatu zuen.
2008ko maiatzean Mikel Lopez "Rubio" baxujoleak Zertarako Amestu Tour 2008 bira amaitzean taldea utziko zuela iragarri zuen.
Taldeak 2009ko irailaren hamalaurako (2009/09/14) iragarri du disko berriaren kaleratzea. Disko honetan David Gonzalez izango da baxujole, eta Roadrunner Records zigilupean argitaratuko da.
2010eko abuztuaren 9an taldea uztea erabaki zuela jakinarazi zuen Aitor Goikoetxeak, Galder Izagirreri lekua utziz bateria lanetan.

Taldekideak

  • Gorka Urbizu - ahotsa eta gitarra.
  • Galder Izagirre - bateria (2010etik).
  • David Gonzalez - baxua (2008tik).

Taldekide ohiak

  • Aitor Goikoetxea - bateria (1994-2010).
  • Mikel Lopez "Rubio" - baxua (1994-2008).
  • Aitor Oreja - gitarra (1994-2004).
Diskografia
Zazpi lan atera dituzte, hautetatik sei komertzializatuak izan dira.
  • Maketa (1994) (ez komertzializatua).
  • Berri Txarrak (1997).
  • Ikasten (1999).
  • Eskuak/Ukabilak (2001).
  • Libre © (2003).
  • Jaio.Musika.Hil (2005).
  • Zertarako Amestu (2007, DVD).
  • Payola (2009, Roadrunner Records)
  • Haria (2011, Kaiowas Records)
Honez gain, beste zenbait bildumatan hartu dute parte:
  • 'Nafarroa, hitza dantzan' (Gor, 2001).
  • 'Navarra, tierra de rock / Rock Lurraldea'.
  • 'Tributo a Judas Priest' (Zero Records, 2000).
  • 'Bisai Berriak', 2002an Elorrion ospatu zen Gazte Topagunerako idatzia.
  • Kop taldearen Nostrat diskoan, Sols el poble salva el poble kantuarekin.
  • 'Min hau', '18/98+... Auzolanean' bildumarako.
  • Denak ez du balio (singles 1997 - 2007)


GATIBU

Gaurko honetan Gatibo euskal taldeari buruz hitz egingo dugu.
Gatibu Gernika aldeko rock musika taldea da, 2002ko udan sortua, Exkixuko kantari ohi Alex Sarduiren inguruan. Haimar Arejita da gitarra-jotzailea, Frik, Noiz? eta Einbigu taldeetatik igaro ostean. Mikel Caballero, gitarra elektrikoko irakaslea, baxuaz eta sanplerraz arduratzen da, Cartoon Project eta Noiz? taldeetan aritu ondoren. Gaizka Salazar bateria-jotzaileak, Einbigu, Frik eta The Rabid Harpy taldeetan jo du aurretik.
Gitarra eta ahotsa zutabe hartuta, bi disko (Zoramena-2002- eta Disko infernu -2005-) kaleratu dituzte, Gernikako euskaraz. Lehenengoan, Extremoduroko Robek Mila doinu aidien kantan eta Platero Y Tu taldeko Fitok Urepel kantan parte hartu dute, hasiera batean koroak egitekoak ez baziren ere.

Diskografia

  • Zoramena (2002)
  • Disko infernu (2005)
  • Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik (Baga-Biga, 2008)
  • Zuzenean bizitzeko gogoak (2010)


sábado, 3 de diciembre de 2011

santa zezili eguna Lekeitio



Urtero bezala eta aurten gutxiago ez izateko,  Lekeitioko herria Santa Zezili egunean musikaz beteko da, lekeitiarren bihotzak alaitu daitezen Lekeitioko musika bandak kontzertu bat eskainiko du, azaroaren 12an  eliza aurrean eguerdiko 12:30. Beti bezala guztien gustukoa izango da duda gabe, beraien kontzertuak ikaragarriak baitira, entzun eta ikusi beharreko ikuskizunak.
Egitaraua hurrengo hau izanik:
Altos Hornos de Bizkaia
La del manojo de rosa
Launakua
Indiana Jones Selection
Big band signatures

Santa zeziliren kondaira:

V. mende inguruan, Santa Zeziliaren aktak agertu ziren latineraz eta mezaren hasieratan erabili ziren. Akta haien arabera, Zezilia Metelo senatore familiako birjina izan zen eta haurtzaroan bihurtu zen kristautasunera.
Gurasoek Valerius edo Valeriano gazte paganoarekin ezkondu zuten eta, ezkontza burutu ondoren, bikotea bakarrik geratu zenean, Zeziliak birjintasuna Jaungoikoari eman ziola esan zion senarrari eta aingeru batek gordetzen zuela bere gorpua; Valerianok birjintasuna gordetzen saiatu behar zuen eta Zeziliak Via Apiara bidali zuen, hirugarren harria zegoen tokira, han Urbano I.a aita santuarekin elkartuko baitzen.
Kondairak dioenez, horrela joan zen elkarrizketa:
  • Zezilia: Sekretu bat azaldu behar dizut. Jaungoikoaren aingeru batek zaintzen nau. Zure emaztea banintz bezala ukituko baninduzu, aingerua haserretuko da erabat eta ondorio larriak izango dituzu; aldiz, errespetatzen banauzu, aingeruak asko maiteko zaitu, ni maite naun bezala.
  • Valeriano: Ikusi nahi dut. Jaungoikoaren aingerua bada, eskatzen didazuna beteko dut.
  • Zezilia: Jaungoikoa bizi dela eta egiazkoa dela sinetsi behar duzu; bataiatzen bazara, aingerua ikusiko duzu.


Esandakoa bete zuen Valerianok eta Urbanoren bila joan zen; aita santuak bataiatu zuen eta Valeriano kristau eginda itzuli zen Zeziliarengana. Orduan, aingerua agertu zitzaien eta biak koroatu zituen.
Tiburtzio, Valerianoren anaia inguratu zitzaien eta bera ere kristautasunera bihurtu zen; elkarrekin bizi ziren denak, garbitasun osoan.
Turcio Almaquio prefektuak heriotza-zigorra eman zien bi anaiei eta Maximo funtzionarioa izendatu zuen sententzia betetzeko, baina bera ere kristautasunera bihurtu zen eta bi anaiekin batera martirizatu zuten.
Zeziliak hilobi kristau batera eraman zituen gorpuak, baina berari ere jazartzen ari zitzaizkion. Bere etxeko bainugelan itota hiltzera kondenatu zuten, baina ez zen hil. Orduna hura irakiten jarri zuten, baina honek ere ez zion minik eragin eta kantatzen hasi zen, lasai-lasai.
Prefektuak, dekapitatzeko agindu zuen eta 3 alditan astindu zuten ezpata, baina ezin izan zuten burua enborretik aldendu. Funtzionarioak, hura ikustean, alde egin zuen beldurtuta eta birjina odoletan geratu zen.
Zeziliak beste 3 egun iraun zuen bizirik. Limosna partitu zien behartsuei eta, bera hil eta gero, bere etxea tenplo bihurtzeko agindu zuen. Urbanok Kalistoren katakunban eman zion lur, apezpiku eta kristau elizako goi mailakoen hilobian.
Kondaira honek, V. eta V. mendeetan bildu ziren beste hainbat kondairak bezala, ez du inongo balio historikorik.

Kondairaren esplikazio posiblea

Historialariek Valeriano eta Tiburtzio benetako martire kristauak izan zitezkeela uste dute, baina Zezilia mitoa izan zelakoan daude. Santa Zeziliaren Akta hauek agertu ziren arte ez dira inon agertzen.
Gaur egun basilika dagoen tokia, Santa Zezilia in Trastévere, lehen etxe partikularra zen tokian dago. Agian donazioa izango zen. Inguruan, Bona Dea Restituta tenploa dago eta itsuak sendatzen zituen jainkosari dedikatuta dago. Latineraz, itsua cæcitas esaten da Cæciliaren oso antzeko hitza.