martes, 27 de septiembre de 2011

Musika.

Nik blogean idazteko aukeratu dudan gaia musika da, beti gustatu izan zaidalako musika.
Txikitan solfeoan ibiltzen nintzen eta akordeoia jotzen ikasi nuen, gaur egun musikak hainbat funtzio desberdin ditu nire bizitzan, haien artean erlajatzekoa.
 Eta nire bizitzan bezala guztion bizitzan funtzio desberdina eta garrantzia duela uste dut, gu konturatu ez arren soinuz inguratuta bizi gara, beti dago soinuren bat gure inguruan, kotxeen motorrak, haurren zaratak ...
Musika gainera zineman, telebistan, ... ere entzun dezakegu.

Nire aurkezpena.

Kaixo!!!!
Ni Sara naiz, lehen hezkuntzako 2.mailako ikaslea, 19 urte ditut eta Lekeitiokoa naiz.
Lekeitioko Eskola Publikoan egin nituen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketak, ondoren iturriotz institutura pasatu nintzen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egitera.
Gaur egun astean zehar Bilbon bizi naiz izekoren etxean eta asteburuetan joaten naiz Lekeitiora nire etxera amarengana.
Nire denbora libreetan musika entzutea eta lagunekin paseatzea gustatzen zait. Udan normalean hondartzara joaten gara ez bada denbora txarra egiten duela eta neguan portutik eta talatik paseatzen dugu.


viernes, 23 de septiembre de 2011

ostirala 23

Gaur lehen egunean blog hau egin dugu, eta oraindik ez gara oso ondo konpontzen, espero dugu hemendik aurrera hobeto konpontzea.  Gaurkoa dugu gehienontzat lehen publikazioa.