viernes, 28 de octubre de 2011

soinu desatzegina edo zarata eta osasuna.

Soinu desatzegina edo zarata gure osasunarentzat kaltegarria izan daiteke. Gaurkoan zaratak osasunean izan ditzakeen kalteeri buruz hitz egingo dugu:

Entzumen sisteman jasandako eraginak:
Entzumen sistema kaltetzen da zarata iturri bat denbora luzean jasatzean,nahiz eta hau maila baxukoa izan. Inguruneko zaratagatik sortutako entzumen defizitari sozioakusia deitzen zaio.
Gehiegizko zarata jasatzen duen pertsona batek txistu bat nabaritzen du belarrian,hori alarma seinale bat da.Lehenengoz,jasandako kalteak ez dira betirakoak,10 egunetan joaten dira.Hala ere,zarata jasaten jarraitzen badugu,kalteak betirakoak izango dira,erabat gor geratu arte.

Ahozko komunikazioan sortutako interferentzia:
Kanpoko zarata dela eta,komunikazioa zailagoa egiten da,beste pertsoeni entzutea edo telefonoz hitz egitea eraotziz.

Ez-entzumenezko eraginak:
Soinu kutsadurak, belarrian kalteak eragiteaz aparte, kalte psikologikoak eta fisiopatologikoak ere eragin ditzake.

Eragin psikopatologikoak:
1.60 dBa baino gehiagorekin:
  1. Pupilen dilatazioa eta parpadeo azeleratua
  2. Takikardiak,pultsoaren azelerazioa eta arnasketa bortitzak
  3. Buruko mina eta presio arterialaren igoera.
  4. Muskuluen aktibitatea jaistea.
2.85 dBa baino gehiagorekin:
  1. Gastritis edo koloitisak
  2. Kolesterolaren igoera.
  3. Odolaren glukosia maila igotzen da.

Eragin psikologikoak:
  1. Insomnioa
  2. Nekea
  3. Estresa
  4. Histeria eta neurosia
  5. Aislamendu soziala
  6. Gogo sexualaren gabezia
Ez-entzumenezko eraginen artean beste hauek dauzkagu:

Logurearen gaineko eraginak
Zaratak lo egitea zaila egiten du eta lo daudenak esnatzen ditu. Gainera, frogatuta dago 60 dBko soinuak logurearen sakontasuna txikiagotzen dutela.

Jarreraren gaineko eraginak

Zaratak momentuko jarrera aldaketak eragiten ditu(agresitibitatea,haserrea,arduragabetasuna...) zihurgabetasun eza,ezinegona eta beldurra sortzen baitute pertsonengan.

Memoriaren gaineko eraginak

Frogatuta dago zaratak memoriaren kapazitatea murrizten duela, nabarmenki hitz ezezagunak edo luzeagoak direnean.

Atentzioaren gaineko eraginak

Zaratak eragiten du atentzioa ez sortzea aktibitate espezifiko batean, honek beste batzuetan galtzea eraginez eta aktibitatearen gaineko kontzentrazioa galaraziz.

Haurdunaldiaren gaineko eraginak

Ikusi da haurdun dauden amak haurdunaldiaren hasieratik egon badira zonalde zaratatsuetan ez direla haurrengan arzorik sortzen. Baina, esposizioa gestazioaren 5 hilabete eta gero gertatzen bada, erditzearen ondoren umeak ez dute zarata jasaten eta negar egiten dute hau jasatzerakoan, gainera, jaiotzean tamaina txikiagoa dute ere.

 Umeen osasunaren gaineko eraginak

Zaratak negatiboki eragiten du umeen ikasketa eta osasunean. Umeak ingurune zaratatsuetan hezitzen direnean,soinu seinaleetara erne egoteko ahaalmena galtzen dute eta bai irakurtzeko bai komunikatzeko orduan atzerapena izaten dute. Guzti horrek,aislapen soziala eragiten du ume horieengan.


musika; soinua

Kaixo lagunak!!
Aspaldiko partez blogean sarrera bat egingo dut; gaurko
honetan gure inguruko soinuei buruz hitz egingo dut. Aurrekoan esan bezala soinuz inguratuta bizi gara, gu konturatu ez arren. Soinu batzuk erosoak izan daitezke, baina, beste batzuk ez ain erosoak edo deserosoak, gaurkoan soinuari buruz hitz egingo dugu
 
Soinua, fenomeno fisiko bat da, uhinen bitartez gure belarrira heltzen da eta gure belarriek soinu hoiek prozesatzen dituzte. Soinuak ezberdinak dira frekuentzien arabera, uhinen abiaduraren arabera. Horren arabera soinu altuagoa izango da uhinak azkarrago badoaz, eta alderantziz.
Soinuaren parametroak hurrengoko hauek dira :
  1. ALTUERA : Frekuentzia neurtzeko hertzioak erabiltzen dira. Altueraren bitartez soinu ezberdinak egiten ditugu.
  2. DENBORA : Noten iraupena
  3. INTENTSITATEA : Suabeago, gogorrago...abestea bestelako parametroekin konbinatzen da. Araudiak esaten du ze muga dauden intentsitateari dagokionez.
  4. TINBREA : soinu bakoitzaren berezitasuna, kolorea
Soinu desberdinak konbinatuz musika sortzen dugu.

Ingurumenaren baldintzak aldatzen dituen soinu gehiegikeriari soinu kutsadura deritzo. Nahiz eta zarata ez den pilatzen,beste kutsadurarekin gertatzen den bezala, kalte handiak eragin ditzake ere bizitza kalitatean modu egokian kontrolatzen ez bada.
Soinu kutsadura terminoak giza jardueragatik eragindako zaratari egiten dio erreferentzia eta eragin negatiboak izaten ditu jendearen osasun fisiko,mental eta entzumenezkoan.
Nazioarteko organismoak esan dute entzumen gaitasunen murrizketa egoteko arriskua dagoela,baita trastorno psikologikoetatik (paranoia,perbersioa)fisiologikoetaraino ere, gehiegizko soinu kutsadura jasan izanagatik.
Osasunerako Mundu Erakundea (OMS) txosten baten arabera, 50 dB-ak dira gehiegizko muga. Espainian, aldiz, soinu konfort maila 55 dB-etan ezartzen dute. Maila honetatik gora, soinua atsedenaldi eta komunikaziorako kaltegarria izaten da.