lunes, 21 de noviembre de 2011

Arriaga Antzokia Bilboko zaharrena da eta gaur egungo erreferentzia nagusia antzerkiari dagokionez hirian, Juan Crisostomo Arriagaren omenez izendatuta. Halaber, musika eta dantzaren ikuskizunak ere antolatzen dituzte, bai eta Fant eta Zinebi zinema jaialdiak ere.
 
Bilboko itsasadarrak, Areatzak eta Zazpikaleek inguratzen dute antzokia. Antzina, kafetegi bat zegoen antzokiaren behekaldean, baina 1983ko uholdeak direla eta antzokian egindako berriztapenaren ondorioz, kafetegia kendu egin zen.

  • 1834an inauguratu zuten "Hiriko Antzokia", gaur egun dagoen tokian bertan eraikia.
  • 1886an zarratu eta bota behar izan zuten, bi karlistadak jasan ondoren.
  • 1890ko maiatzaren 31n, lau urte geroago, berriro inauguratu eta martxan ipini zuten, Juan Crisostomo Arriagaren omenez izendatuta.
  • 1914ko abenduaren 22an sute batek hondatu zuen, antzokiko artxiboak desagerraraziz.
  • 1919ko ekainaren 5ean, hirugarren aldiz inauguratu zuten.
  • 1981ean berriztatze lanak hasi ziren, baina 1983ko uholdeek kalte handiak eragin zizkion. 1986ko abenduaren 5ean, azkenik, ateak zabaldu zituzten berriz ere.
Gaur Musikari bilbotar bati buruz hitz egingo dugu, hain zuzer ere, Juan Crisostomo Arriaga.

Juan Crisostomo Arriaga 1806ko urtarrilaren 27an jaio zen Bilboko Somera kaleko 12.ean. Bertan jaiotze hau gogorarazten duen plaka bat ikus daiteke. Berriatuan organojole izandako Juan Simón de Arriagak, bere aitak, erakutsi zion hasiera batean musika. Bere talentua ikusirik, Faustino Sanz-en (garaiko biolinista ezaguna) ikasle izatera iritsi zen eta hamaika urterekin konposatzen eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zen.
15 urte zituela Parisko École Royal de Musique et Declamationen (Parisko kontserbatorioa) biolina Pierre Baillot-ekin, harmonia François-Joseph Fétis-ekin eta kontrapuntua Luigi Cherubini irakasle zuela ikasten hasi zen. Kontserbatorioan 4 urtez egon zen matrikulatuta eta bertako aktetan gordetzen dira Juan Crisostomo de Arriagaren kalifikazio eta haren lanaren inguruko komentarioak.
20 urte betetzeko egun gutxi falta zirela, 1826ko urtarrilaren 16an hil zen Juan Crisóstomo de Arriaga, dirudienez biriketako gaitz batek jota.
1977. urtetik aurrera Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko atetzarraren ateburuan heriotza hori gogorarazten duen oroigarri bat dago.
Bere omenez Bilbon eraikitako antzokiari Arriaga izena jarri zitzaion eta monumentu bat altxatu zen.

jueves, 17 de noviembre de 2011

Oraingo honetan Beethoven-ek egin zituen lanak ikusiko ditugu:
OBRAK
1798 - Sonata para piano nº 7 
1799 - Septeto para cuerda y viento, op. 20
1799 - Sonata para piano nº 8
1801 - Sonata piano nº 14, op.27, nº 2 "Claro de luna"
1801 - Sonata violín y piano nº 5, op. 24, "Primavera
1802 - Sonata piano nº 17, op. 31, nº 2 "Tempest"
1804 - Sonata nº 21, op.53 "Waldstein"
1805 - Sonata piano nº 23 "Appassionata"
1805 - Sonata violín y piano nº 9 "Kreutzer"
1806 - Concierto para violín y orquesta, op. 61
1807 -  Coriolano, op. 62
1807 -  Leonora III, op. 138
1807 - Misa en do mayor, op. 86
1808 -  Fantasía coral, op. 80
1809 - Concierto piano nº 5, op. 73 "Emperador"
1810 -  Bagatela nº 25, WoO 59, "Para Elisa"
1810 -  Egmont, op. 84
1811 - Las ruinas de Atenas, op. 113
1813 - La victoria de Wellington
1813 -  Marcha triunfal de Tarpeja
1818 - Sonata piano nº 29, op. 106 "Hammerklavier"
1822 - Sonata para piano nº 32, op. 111
1823 - Variaciones Diabelli, op. 120

SINFONIAK
1800 - Sinfonía nº 1
1802 - Sinfonía nº 2
1803 - Sinfonía nº 3 " Heroica"
1806 - Sinfonia nº 4
1808 - Sinfonía nº 5
1808 - Sinfonía nº 6 "Pastoral"
1812 - Sinfonía nº 7
1812 - Sinfonía nº 8
1824 - Sinfonía nº 9 "Coral"

OPERA
Fidelio (1805 - 23 de mayo)

Ludwig van Beethoven

1770eko abenduaren 17 jaio zen Alemaniako Bonn hirian, familia apal baten baitan. Aitona, Ludwig, 1733 inguruan joan zen Bonnera bizitzen, eta printzearen kapelako maisua izatera heldu zen. Gurasoek, Johann van Beethovenek eta Maria Magdalena Keverichek, zazpi ume izan zituzten, baina hiruk baino ez zuten bizirik iraun.
Beethovenen jaiotze datak eztabaida asko eragin ditu musikologo eta historialarien artean. Batzuen ustez 15ean izan zen, eta beste batzuen ustez, 16an. 16aren alde egin da bataioa 17an izan zelako, umeak jaio ondorengo egunean bataiatzeko hiriko ohiturari jarraituz. Beethovenek berak 15ean jaio zela uste zuen.
Ludwig gazteak musikarako gaitasun ukaezina erakutsi zuen, eta pianoa jotzeko zuen erraztasunak lehenengo kontzertua zortzi urterekin ematera bultzatu zuen. Maximiliano Franz hautesleak, nobleziako gizon aberats eta boteretsuak babespean hartu eta lana eman zion, ordezko organista gisa. Lanpostuak ahalegin handia eskatzen zion Ludwigi eta haurtzaro eta gaztaro osoak musikari eman zizkion, jolasik eta lagunik gabe, etengabeko zaintzapean eta familia giro ezin txarragoan. Horrek guztiak eragin handia izango zuen bere izaera hezigaitz eta erromantikoan.
Hamaika urte besterik ez zituela, Beethoven bazen antzerki orkestra txiki baten biolinista, eta hamahirurekin bere maisuaren lekua hartu zuen elizako organoan.
Vienako abentura
1787an, 17 urte zituela, familiaren presioari ihes egiteko bidea aurkitu zuen Beethovenek, bere babesleak bultzatuta Vienara, Austriako hiriburura, joateko aukera izan zuenean. Bidaia hartan, Beethovenek kolpe gogorra jasan behar izan zuen, alde egin eta aste gutxira bere ama gosez hil zen. Bonnera itzuli behar izan zuenean, panorama ezin ilunagoa aurkitu zuen jaioterrian: aita langabezian, alkoholismoa dela eta, eta ez zen seme-alabak zaintzeko gauza. Ludwig gazteak bere gain hartu behar izan zuen ardura hori, eta familia mantendu behar izan zuen bost urtez, biolina orkestra batean joz eta piano eskolak emanez.
Ikaslea irakasle
1792an, babesleak Vienarako beste bidaia bat ordaindu zion, eta hantxe geratu zen hil arte, etengabe konposatzen, eta Hogeitabost urterekin, lehenengo lan garrantzitsuak eman zituen aditzera: pianorako hiru trio eta hiru sonata, haien artean op. 13, "Pathetique" ezaguna. Gainera, konpositore profesional gisa sortutako lehenengo , pianorako hiru trio eskaini ostean, musika alorrean ez baizetozen bat. Sekretupean, Schenk eta gorteko organista zen Albrechtsbergerren klaseak jaso zituen, ondoren noblezia eta elizarentzako idazteari utzi eta konpositore independente gisa aritzeko. Hasierako musika, fresko eta arina, erabat aldatu zen, izaera epiko eta zurrunbilatsua hartuz, Europak bizi zuen garai iraultzailea bezalakoxea.

martes, 15 de noviembre de 2011

Oraingoan, marrazki bizidunen serie bati buruz hitz egingo dugu, “La Banda de Mozart” izenekoa.
“La Banda de Mozart” marrazki bizidunetako serie bat 1995ean estreinatu zutena. Serie honetan lau lagunen abenturak azaltzen dira: Mozart ( liderra dena, ligoia eta dibertigarria dena, eta gainera, oso ona da patinetan), Beethoven ( Mozarten lagunik onena da) Chopin (oso erromantikoa da) eta Verdi (elektronikan oso trebea da).
Guztiek koadrila bat sortzen, eta serieak dituen 26 kapitulu hauetan ikus dezakegu, nolako bihurrikeriak egiten dituzten eta nolako pasioa duten musikarekin.
Web orrialde honetan ikus daitezke kapituluak:
Marrazki bizidunen bitartez  haurrei musikaz hitz egitea, modu dibertigarri bat izan daiteke, beraiek, historian zehar egon diren musikari eta konpositoreak ezagutzeko eta musika ikasteko. Horren eredu dugu telebistako serie hau.
Gaurkoan Mozart konpositore handi eta emankorrak egin zituen lanak jarriko ditugu blogean

Operak
  • Serraileko bahiketa (1782).
  • Le nozze di Figaro (1786).
  • Don Giovanni (1787).
  • Così fan tutte edo La scuola degli amanti (1790).
  • Die Zauberflöte, "Txirula magikoa" (1791).
            Der Hölle Rache - Die Zauberflöte (1791) de Wolfgang Amadeus Mozart. Amadeus.
     

 Musika sakratua
  • 18 meza.
  • 17 sonata elizarako.
  • Requiem (1791).

                         
Orkestrarakoak
  • 40 Sinfonia baino gehiago.
  • 27 kontzertu klabezinerako.
  • 5 kontzertu biolinerako.
Ganbera-musika
  • 35 Sonata biolin eta klabezinerako.

 

lunes, 14 de noviembre de 2011

Wolfgang Amadeus Mozart Salzburgon jaio zen, 1756ko urtarrilaren 27a eta Vienan hil zen, 1791ko abenduaren 5aean (35 urte zituela hil zen).           

Aro klasikoko austriar konpositore handi eta emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago konposatu zituen; haietako asko, musikagintzaren gailurtzat aitortuak hainbat arlotan: opera, musika sakratua, ganbera-musika, orkestrarakoa, sinfoniak eta abar. Konpositore klasikoen artean ezagunenetarikoa da.

Wolfgang Amadeus txiki-txikitatik nabarmendu zen, aparteko sen musikala baitzuen. Haren aita ere, Leopoldo Mozart, musikagile bikaina izan zen. Wolfgang Amadeus, bere bizitza laburrean, egile erabat emankorra izan zen.

viernes, 4 de noviembre de 2011

Bach: bere obrak

Haurrekoan Johann Sebastian Bach- en buruzko biografia jarri nuen eta horaingoan bere obrei buruz hitz egingo dut.

                   Bach Cantata "Ihr Menschen rühmet Gottes Liebe" (BWV 167) (Gardiner) part 1
  • Sonata BWV 964                              Johann Sebastian Bach - Sonata no 5 in F min bwv 1018
  • Fuga BWV 572
                        Johann Sebastian Bach - Tocata y fuga en re menor BWV 565

  • Klabezinerako kontzertuak BWV 972-987
  • 30 kantata inguru, baita hileta-elizkizuneko kantata ezaguna ere barne Gottes Zeit ist die allerbeste Zeit (c. 1707), gainera, organo eta klabezinerako lanak konposatu zituen.
  • Leipzigen igaro zituen lehenbiziko sei urteetan, eta bere sormenari fruitu paregabea atereaz, Bach iritsi zen urtero bost kantata-ziklo ere konposatzera (horietako bi galdu egin dira, antza). Kantata horietako gehienetan landutako gaia osatzen dute urte luteranoko igande eta jai-egun bakoitzerako Itun Berriko irakurgaiek. Horietako asko konposatu ziren eliza-kantu tradizionalak inspirazio-iturri gisa erabiliz kantatetarako, hala nola Wachet auf, ruft uns die Stimme, Nun komm, der Heiden Heiland, eta Wie schön leuchtet der Morgenstern.
    Lan horien entseguak eta emanaldiak Santo Tomas elizan egiteko, Kontseiluak Bachi soil-soilik zortzi instrumentista iraunkor ipini zizkion eskueran; horrek esan nahi du konposalan ertain eta handietarako beharrezkoak diren hogei instrumentu-jotzaileak unibertsitatetik, eskolatik eta jendartetik lortu behar zituela Bachek.
   

Johann Sebastian Bach

Johann Sebastian Bach, 1685eko martxoaren 21ean jaio zen eta 1750eko uztailaren 28an hil zen.Aro barrokoko konpositore eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea. Gurko honetan bera nor zen azalduko dugu.

Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat musikarirentzat.

Eisenachen (Turingia, Alemania) jaio zen 1685ko martxoaren 21ean, familia batean zeinek zazpi belaunalditan 52 musiko garrantzitsu eman baitzituen. Hark 9 urte bakarrik zituela hil zen Bachen ama. Urte bat geroago bere aita Johann Ambrosius Bach hil zen, hirian musikagilea zen eta harekin ikasi zuen musika. Bach gaztea bere anaia nagusiarekin, Johann Christoph Bach, bera baino 16 urte zaharragoa, joan zen bizitzera eta ikastera, garai horretan Ohrdruffeko organista zena. Berarengandik ikasi zuen organoa jotzen eta konposatzen. 1700ean, San Miguel elizako koroan hasi zen lanean koroko kide bezala, Lüneburgen.

1703an, hamazortzi urterekin, Johann Ernst Weimareko printzearen ganbera-orkestrako biolin-jole aritzea lortu zuen eta, ondoren, Arnstadten organo-jole lanpostua eskuratu zuen instrumentuan zuen maisutasuna zela eta. Lau urte geroago Müllhausenera lekualdatu zen, eta bertan, beste lehengusina zuen Maria Barbara Bachekin (1684-1720) ezkondu eta San Blas elizan organo-jole aritu zen lanean. Urte bat geroago bakarrik, 1708an, gorteko organista izendatu zuten eta 1714an orkestrako zuzendaria Wilhelm Ernst dukearen gortean, Weimar-en. 1717tik 1723ra Bach kaperako maisu eta ganbera-musika zuzendaria izan zen Leopold de Anhalt-Köthen printzearen gortean. 1720. urtean lehen emaztea hil zitzaion eta urte bat geroago berriro ezkondu zen, oraingo honetan Anna Magdalena Wilcke (1701-1760) abeslariarekin.

1723an, Bach Leipzig hiriko Tomasschule eskolako kantore izendatu zuten. Eskola horrek lotura zeukan hiri bereko Santo Tomas eliza luteranoarekin. Horrez gain, hiriko eliza nagusietako musika-zuzendari ere izendatu zuten. Prestigio handiko lanpostua zen, eta, Arnstadt eta Mühlhausen-en jardutean eman zituen bolada laburrez aparte, hauxe izan zuen administraziorako lehenbiziko lanpostua, ordura arte bere bizitza profesionala gehienbat aristokraziarentzat jarduten eman ondoren.
Azken lanpostu horri 27 urtez eutsi zion; hots, bere heriotzera arte.

Musikaren barneko elementuak

Gaurko honetan musikaren barneko elementuez hitz egingo dugu.
Hurrengo hauek dira musikak bere barnean dituen elementuak:
  • MELODIA : Musikaren elementu nagusiena da. Soinu eta altuera ezberdinen segida bat da, antolaketa jakin batekin. Denboran zehar sortzen den soinuaren segida da. Sortzeko, aldez aurretik ideiak eduki behar dira. Tonu altuerak badu nagusitasuna. Gure kulturan melodiari garrantzi handia ematen diogu. Altuera eta iraupen ezberdineko soinuen bitartez, melodia sortzen da.
  • ERRITMOA : Iraupena ezberdinekin sortzen diren serieak dira. Denboraren zatiketa edo antolaketa da. Honen barruan kontzeptu asko daude : tenpoa, pultsoa, azentua, ... Hauekin konpasak sortzen dira.
  • HARMONIA : Soinu bat baino gehiago aldi berean konbinatzen direnean sortzen da. Arau ezberdinak daude kulturaren arabera.
  • TESTURA :
  1. Polifonia
- Homofonikoa : idazkera bertikala. Melodia bera polifonian dago, akordeka mugitzen dira, blokeka
- Polifonikoa/kontrapuntistikoa : ahots ezberdinak elkarnahasten dira, eta guztiek daukate garrantzia. Idazkera horizontala da
2. Monofonia
- Monofonikoa
- Harmonikoa / Melodia akonpañamenduarekin : melodia da garrantzitsuena. Idazkera bertikala eta horizontala nahastuta daude.