viernes, 28 de octubre de 2011

musika; soinua

Kaixo lagunak!!
Aspaldiko partez blogean sarrera bat egingo dut; gaurko
honetan gure inguruko soinuei buruz hitz egingo dut. Aurrekoan esan bezala soinuz inguratuta bizi gara, gu konturatu ez arren. Soinu batzuk erosoak izan daitezke, baina, beste batzuk ez ain erosoak edo deserosoak, gaurkoan soinuari buruz hitz egingo dugu
 
Soinua, fenomeno fisiko bat da, uhinen bitartez gure belarrira heltzen da eta gure belarriek soinu hoiek prozesatzen dituzte. Soinuak ezberdinak dira frekuentzien arabera, uhinen abiaduraren arabera. Horren arabera soinu altuagoa izango da uhinak azkarrago badoaz, eta alderantziz.
Soinuaren parametroak hurrengoko hauek dira :
  1. ALTUERA : Frekuentzia neurtzeko hertzioak erabiltzen dira. Altueraren bitartez soinu ezberdinak egiten ditugu.
  2. DENBORA : Noten iraupena
  3. INTENTSITATEA : Suabeago, gogorrago...abestea bestelako parametroekin konbinatzen da. Araudiak esaten du ze muga dauden intentsitateari dagokionez.
  4. TINBREA : soinu bakoitzaren berezitasuna, kolorea
Soinu desberdinak konbinatuz musika sortzen dugu.

Ingurumenaren baldintzak aldatzen dituen soinu gehiegikeriari soinu kutsadura deritzo. Nahiz eta zarata ez den pilatzen,beste kutsadurarekin gertatzen den bezala, kalte handiak eragin ditzake ere bizitza kalitatean modu egokian kontrolatzen ez bada.
Soinu kutsadura terminoak giza jardueragatik eragindako zaratari egiten dio erreferentzia eta eragin negatiboak izaten ditu jendearen osasun fisiko,mental eta entzumenezkoan.
Nazioarteko organismoak esan dute entzumen gaitasunen murrizketa egoteko arriskua dagoela,baita trastorno psikologikoetatik (paranoia,perbersioa)fisiologikoetaraino ere, gehiegizko soinu kutsadura jasan izanagatik.
Osasunerako Mundu Erakundea (OMS) txosten baten arabera, 50 dB-ak dira gehiegizko muga. Espainian, aldiz, soinu konfort maila 55 dB-etan ezartzen dute. Maila honetatik gora, soinua atsedenaldi eta komunikaziorako kaltegarria izaten da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario