domingo, 4 de diciembre de 2011

BERRI TXARRAK

Berri Txarrak 1994an Lekunberrin (Nafarroa) sortutako rock taldea da. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen hasiera batean, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.
Gor diskoetxearen arabera, rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea zein metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai dira Berri Txarrak, hardcorearen amorrua eta atitudea zein punk-rockaren energiara hurbilduz nahi ahala. Gainera, mezua zaintzen duen taldea da, inkonformista eta kritikoa eta ukitu poetikoz zipriztindua. Nazioarte mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuenetakoa da, birak Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, AEBetan, Mexikon eta Nikaraguan besteak beste egin baitituzte.
Berri Txarrak izeneko lehenengo diskoak (1997) Su ta Garren ildoko kanta on sorta bat utzi zuen. Baina 1999an etorriko zen lehenbiziko ezustea, Ikasten diskoa kaleratzearekin batera. Lan hau berritzailea izan zen euskal rock gogorraren panoraman, eta gerora etorriko zen etorkizun oparoa aurreikus zitekeen.
2001eko abuztuan bukatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazok ekoiztutako euren hirugarren diska, Eskuak / Ukabilak. Bertan daude taldearen klasikoetako batzuk 'Oihu', 'Stereo' edota 'Biziraun' (urteko kanturik onenari Gaztea Saria lortu zuena).
Laugarren diskoa 2003ko urrian kaleratu zen, Libre (c) izenburupean. Osotara hamaika kantu berri, hardcorea, metala eta emo estiloa batuz. "Denak ez du balio" kantuan Rise Against taldeko Tim abeslariak kolaboratu du. Disko honek harrera ezin hobea izan zuen kritika eta publikoaren aldetik (Rock Sound aldizkariak 2003ko Espainiako diskorik onena bezala izendatu zuen).
Jaio.Musika.Hil bosgarren albuma hirukote moduan kaleratu zuten, Karlos Osinagak grabatu eta Ed Roserekin (The Get Up Kids, Coalesce, Kurt Cobain, Motion City Soundtrack...) elkarlanean ekoitzi eta nahastua. Kritikak beste behin lan berria txalotu zuen. Mondosonoro aldizkariak 2005eko Espainiako hardcore diskorik onena izendatu zuen.
2008ko maiatzean Mikel Lopez "Rubio" baxujoleak Zertarako Amestu Tour 2008 bira amaitzean taldea utziko zuela iragarri zuen.
Taldeak 2009ko irailaren hamalaurako (2009/09/14) iragarri du disko berriaren kaleratzea. Disko honetan David Gonzalez izango da baxujole, eta Roadrunner Records zigilupean argitaratuko da.
2010eko abuztuaren 9an taldea uztea erabaki zuela jakinarazi zuen Aitor Goikoetxeak, Galder Izagirreri lekua utziz bateria lanetan.

Taldekideak

  • Gorka Urbizu - ahotsa eta gitarra.
  • Galder Izagirre - bateria (2010etik).
  • David Gonzalez - baxua (2008tik).

Taldekide ohiak

  • Aitor Goikoetxea - bateria (1994-2010).
  • Mikel Lopez "Rubio" - baxua (1994-2008).
  • Aitor Oreja - gitarra (1994-2004).
Diskografia
Zazpi lan atera dituzte, hautetatik sei komertzializatuak izan dira.
  • Maketa (1994) (ez komertzializatua).
  • Berri Txarrak (1997).
  • Ikasten (1999).
  • Eskuak/Ukabilak (2001).
  • Libre © (2003).
  • Jaio.Musika.Hil (2005).
  • Zertarako Amestu (2007, DVD).
  • Payola (2009, Roadrunner Records)
  • Haria (2011, Kaiowas Records)
Honez gain, beste zenbait bildumatan hartu dute parte:
  • 'Nafarroa, hitza dantzan' (Gor, 2001).
  • 'Navarra, tierra de rock / Rock Lurraldea'.
  • 'Tributo a Judas Priest' (Zero Records, 2000).
  • 'Bisai Berriak', 2002an Elorrion ospatu zen Gazte Topagunerako idatzia.
  • Kop taldearen Nostrat diskoan, Sols el poble salva el poble kantuarekin.
  • 'Min hau', '18/98+... Auzolanean' bildumarako.
  • Denak ez du balio (singles 1997 - 2007)


No hay comentarios:

Publicar un comentario