sábado, 3 de diciembre de 2011

Santa zeziliren kondaira:

V. mende inguruan, Santa Zeziliaren aktak agertu ziren latineraz eta mezaren hasieratan erabili ziren. Akta haien arabera, Zezilia Metelo senatore familiako birjina izan zen eta haurtzaroan bihurtu zen kristautasunera.
Gurasoek Valerius edo Valeriano gazte paganoarekin ezkondu zuten eta, ezkontza burutu ondoren, bikotea bakarrik geratu zenean, Zeziliak birjintasuna Jaungoikoari eman ziola esan zion senarrari eta aingeru batek gordetzen zuela bere gorpua; Valerianok birjintasuna gordetzen saiatu behar zuen eta Zeziliak Via Apiara bidali zuen, hirugarren harria zegoen tokira, han Urbano I.a aita santuarekin elkartuko baitzen.
Kondairak dioenez, horrela joan zen elkarrizketa:
  • Zezilia: Sekretu bat azaldu behar dizut. Jaungoikoaren aingeru batek zaintzen nau. Zure emaztea banintz bezala ukituko baninduzu, aingerua haserretuko da erabat eta ondorio larriak izango dituzu; aldiz, errespetatzen banauzu, aingeruak asko maiteko zaitu, ni maite naun bezala.
  • Valeriano: Ikusi nahi dut. Jaungoikoaren aingerua bada, eskatzen didazuna beteko dut.
  • Zezilia: Jaungoikoa bizi dela eta egiazkoa dela sinetsi behar duzu; bataiatzen bazara, aingerua ikusiko duzu.


Esandakoa bete zuen Valerianok eta Urbanoren bila joan zen; aita santuak bataiatu zuen eta Valeriano kristau eginda itzuli zen Zeziliarengana. Orduan, aingerua agertu zitzaien eta biak koroatu zituen.
Tiburtzio, Valerianoren anaia inguratu zitzaien eta bera ere kristautasunera bihurtu zen; elkarrekin bizi ziren denak, garbitasun osoan.
Turcio Almaquio prefektuak heriotza-zigorra eman zien bi anaiei eta Maximo funtzionarioa izendatu zuen sententzia betetzeko, baina bera ere kristautasunera bihurtu zen eta bi anaiekin batera martirizatu zuten.
Zeziliak hilobi kristau batera eraman zituen gorpuak, baina berari ere jazartzen ari zitzaizkion. Bere etxeko bainugelan itota hiltzera kondenatu zuten, baina ez zen hil. Orduna hura irakiten jarri zuten, baina honek ere ez zion minik eragin eta kantatzen hasi zen, lasai-lasai.
Prefektuak, dekapitatzeko agindu zuen eta 3 alditan astindu zuten ezpata, baina ezin izan zuten burua enborretik aldendu. Funtzionarioak, hura ikustean, alde egin zuen beldurtuta eta birjina odoletan geratu zen.
Zeziliak beste 3 egun iraun zuen bizirik. Limosna partitu zien behartsuei eta, bera hil eta gero, bere etxea tenplo bihurtzeko agindu zuen. Urbanok Kalistoren katakunban eman zion lur, apezpiku eta kristau elizako goi mailakoen hilobian.
Kondaira honek, V. eta V. mendeetan bildu ziren beste hainbat kondairak bezala, ez du inongo balio historikorik.

Kondairaren esplikazio posiblea

Historialariek Valeriano eta Tiburtzio benetako martire kristauak izan zitezkeela uste dute, baina Zezilia mitoa izan zelakoan daude. Santa Zeziliaren Akta hauek agertu ziren arte ez dira inon agertzen.
Gaur egun basilika dagoen tokia, Santa Zezilia in Trastévere, lehen etxe partikularra zen tokian dago. Agian donazioa izango zen. Inguruan, Bona Dea Restituta tenploa dago eta itsuak sendatzen zituen jainkosari dedikatuta dago. Latineraz, itsua cæcitas esaten da Cæciliaren oso antzeko hitza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario