Johann Sebastian Bach, 1685eko martxoaren 21ean jaio zen eta 1750eko uztailaren 28an hil zen.Aro barrokoko konpositore eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea. Gurko honetan bera nor zen azalduko dugu.
Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat musikarirentzat.

1703an, hamazortzi urterekin, Johann Ernst Weimareko printzearen ganbera-orkestrako biolin-jole aritzea lortu zuen eta, ondoren, Arnstadten organo-jole lanpostua eskuratu zuen instrumentuan zuen maisutasuna zela eta. Lau urte geroago Müllhausenera lekualdatu zen, eta bertan, beste lehengusina zuen Maria Barbara Bachekin (1684-1720) ezkondu eta San Blas elizan organo-jole aritu zen lanean. Urte bat geroago bakarrik, 1708an, gorteko organista izendatu zuten eta 1714an orkestrako zuzendaria Wilhelm Ernst dukearen gortean, Weimar-en. 1717tik 1723ra Bach kaperako maisu eta ganbera-musika zuzendaria izan zen Leopold de Anhalt-Köthen printzearen gortean. 1720. urtean lehen emaztea hil zitzaion eta urte bat geroago berriro ezkondu zen, oraingo honetan Anna Magdalena Wilcke (1701-1760) abeslariarekin.
1723an, Bach Leipzig hiriko Tomasschule eskolako kantore izendatu zuten. Eskola horrek lotura zeukan hiri bereko Santo Tomas eliza luteranoarekin. Horrez gain, hiriko eliza nagusietako musika-zuzendari ere izendatu zuten. Prestigio handiko lanpostua zen, eta, Arnstadt eta Mühlhausen-en jardutean eman zituen bolada laburrez aparte, hauxe izan zuen administraziorako lehenbiziko lanpostua, ordura arte bere bizitza profesionala gehienbat aristokraziarentzat jarduten eman ondoren.
Azken lanpostu horri 27 urtez eutsi zion; hots, bere heriotzera arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario