
Beethovenen jaiotze datak eztabaida asko eragin ditu musikologo eta historialarien artean. Batzuen ustez 15ean izan zen, eta beste batzuen ustez, 16an. 16aren alde egin da bataioa 17an izan zelako, umeak jaio ondorengo egunean bataiatzeko hiriko ohiturari jarraituz. Beethovenek berak 15ean jaio zela uste zuen.
Ludwig gazteak musikarako gaitasun ukaezina erakutsi zuen, eta pianoa jotzeko zuen erraztasunak lehenengo kontzertua zortzi urterekin ematera bultzatu zuen. Maximiliano Franz hautesleak, nobleziako gizon aberats eta boteretsuak babespean hartu eta lana eman zion, ordezko organista gisa. Lanpostuak ahalegin handia eskatzen zion Ludwigi eta haurtzaro eta gaztaro osoak musikari eman zizkion, jolasik eta lagunik gabe, etengabeko zaintzapean eta familia giro ezin txarragoan. Horrek guztiak eragin handia izango zuen bere izaera hezigaitz eta erromantikoan.
Vienako abentura

Ikaslea irakasle
1792an, babesleak Vienarako beste bidaia bat ordaindu zion, eta hantxe geratu zen hil arte, etengabe konposatzen, eta Hogeitabost urterekin, lehenengo lan garrantzitsuak eman zituen aditzera: pianorako hiru trio eta hiru sonata, haien artean op. 13, "Pathetique" ezaguna. Gainera, konpositore profesional gisa sortutako lehenengo , pianorako hiru trio eskaini ostean, musika alorrean ez baizetozen bat. Sekretupean, Schenk eta gorteko organista zen Albrechtsbergerren klaseak jaso zituen, ondoren noblezia eta elizarentzako idazteari utzi eta konpositore independente gisa aritzeko. Hasierako musika, fresko eta arina, erabat aldatu zen, izaera epiko eta zurrunbilatsua hartuz, Europak bizi zuen garai iraultzailea bezalakoxea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario