lunes, 21 de noviembre de 2011

Arriaga Antzokia Bilboko zaharrena da eta gaur egungo erreferentzia nagusia antzerkiari dagokionez hirian, Juan Crisostomo Arriagaren omenez izendatuta. Halaber, musika eta dantzaren ikuskizunak ere antolatzen dituzte, bai eta Fant eta Zinebi zinema jaialdiak ere.
 
Bilboko itsasadarrak, Areatzak eta Zazpikaleek inguratzen dute antzokia. Antzina, kafetegi bat zegoen antzokiaren behekaldean, baina 1983ko uholdeak direla eta antzokian egindako berriztapenaren ondorioz, kafetegia kendu egin zen.

  • 1834an inauguratu zuten "Hiriko Antzokia", gaur egun dagoen tokian bertan eraikia.
  • 1886an zarratu eta bota behar izan zuten, bi karlistadak jasan ondoren.
  • 1890ko maiatzaren 31n, lau urte geroago, berriro inauguratu eta martxan ipini zuten, Juan Crisostomo Arriagaren omenez izendatuta.
  • 1914ko abenduaren 22an sute batek hondatu zuen, antzokiko artxiboak desagerraraziz.
  • 1919ko ekainaren 5ean, hirugarren aldiz inauguratu zuten.
  • 1981ean berriztatze lanak hasi ziren, baina 1983ko uholdeek kalte handiak eragin zizkion. 1986ko abenduaren 5ean, azkenik, ateak zabaldu zituzten berriz ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario