viernes, 4 de noviembre de 2011

Musikaren barneko elementuak

Gaurko honetan musikaren barneko elementuez hitz egingo dugu.
Hurrengo hauek dira musikak bere barnean dituen elementuak:
  • MELODIA : Musikaren elementu nagusiena da. Soinu eta altuera ezberdinen segida bat da, antolaketa jakin batekin. Denboran zehar sortzen den soinuaren segida da. Sortzeko, aldez aurretik ideiak eduki behar dira. Tonu altuerak badu nagusitasuna. Gure kulturan melodiari garrantzi handia ematen diogu. Altuera eta iraupen ezberdineko soinuen bitartez, melodia sortzen da.
  • ERRITMOA : Iraupena ezberdinekin sortzen diren serieak dira. Denboraren zatiketa edo antolaketa da. Honen barruan kontzeptu asko daude : tenpoa, pultsoa, azentua, ... Hauekin konpasak sortzen dira.
  • HARMONIA : Soinu bat baino gehiago aldi berean konbinatzen direnean sortzen da. Arau ezberdinak daude kulturaren arabera.
  • TESTURA :
  1. Polifonia
- Homofonikoa : idazkera bertikala. Melodia bera polifonian dago, akordeka mugitzen dira, blokeka
- Polifonikoa/kontrapuntistikoa : ahots ezberdinak elkarnahasten dira, eta guztiek daukate garrantzia. Idazkera horizontala da
2. Monofonia
- Monofonikoa
- Harmonikoa / Melodia akonpañamenduarekin : melodia da garrantzitsuena. Idazkera bertikala eta horizontala nahastuta daude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario